25/05/2011

Gaur gauean gertatutakoak...

Esan zenidan ea zer gertatzen zen, eta nik kontatu nizun zerbait, ez dut ongi gogoratzen, baina "erabaki nuela" esan nizun, gurea ez zuela inork geldituko, maite zintudala hainbeste ez nuela aukerarik pasatzen utziko, zurekin nahi nuela hartu zetorkigun dena. (Bueno, eta hainbat pelikulada gehiago. Denak esaldi potoloak).

[No contenta con eso...]

Orduan gerritik heldu genion elkarri, gogor besarkatu genuen elkar eta hegan joan ginen, urrutiraino, zeruan barrena, eta ez ginen erori, inora.
Gaizki bukatzen diren amets itxura zuen, baina sentimentuak argi uzten zuen ezerk ezin zuela gaizki atera, eta hala izan zen,

zerua zeharkatu genuen goxo,
elkarrekin gogor bilduta.
Askatu gabe.

[Ke kosa oye.]