Gogoratzen dudalako egun hura, "dena bukatu zela" esan zenidana. (Ze esaldi potoloak erabiltzen ditugun batzutan gauza senzilloegiak azaltzeko).
Gogoratzen dut etxeko portal aurrean izandako "numeritoa", negarrez eta garrasika amaitzen diren elkarrizketa horietakoa, "cumpliendo todas las expectativas".
Egun hura ordea ez dut horregatik gogoratzen. Gogoratzen dut etxerako bidean izan bazen ere, hori eta gero buelta erdi eman eta Bilboko kaleek besarka nintzaten utzi nuela. Gogoratzen dut Marzana-rako bidea hartu nuela, han zinetelako, eta ardoa, ardoa hartu nuela gogotik.
Gero etorri ziren orduak eta egunak, eta horiei aurre egitea tokatzen zela, baina ez niola denborari alfer aurrera egin zezan utzi. Azkar pasatu zirela egunak eta asteak.
Gogoratzen ditut telefono berdean izandako hizketaldi luzeak, gogoratzen ditut bilerak eta azterketak; baina egun eta ordu haiek gogoratu behar baditut, nirea ez beste etxe bat datorkit burura.
Eta hango orduak eta solasaldiak azkar pasatzen zirela, azkarregi, baina "dena bukatu zela" ahaztuarazten zidatela. Nire zurruntasun ahula uzten nuelako ohean, eta barre eta dantza egiten genuelako all the time. Saiatzen ginelako estudiatzen, denborak markatuz, eta gaupasa kuriosoak izaten zirelako haiek.
Ezpain gorriz eta musuz sinatu genuelako munduko kontraturik absurdoena, eta hor nonbait dirauelako.
Eta gaur ez dela ezer bukatu, ez hasi, baina eske asko missatzen zaituztedala, zuen berri izaten dudalako, gauza txiki-politekin, eta besteetan telefono dei luze eta banalekin, kasi-kasi hantxe izango banintz bezala dela.
Eta zor nizuela, ez ezergatik, baina 'bizi-poza' esaerak ez duelako zentzurik ez bada, zuetaz oroitzen naizelako sarri.
Dantzatu ditzagun kaleak eta gauak, nik tarteka saltoka kontatzen diodalako hiriari, ez dakiela ongi zer den dibertitzea. ja!
1 garraxi:
Zorionak!!!!! Post hau ikusi gabe neuken!! Beraz berandu baina ze ondo hemen zaitugula berriro eta telefono berdea zegoen tokian orain belarri gorriak jartzen ditugula denak. Argi dagoela edonola zuk hiriari dibertitzen ez dakiela esango diozula beti, azken finean zu herriko neska zea ta, ezta? Euskal Herrikoa esan nahi dut, jajajaja. Zorionak berriz ere eta muxu haundi haundi haundi bat!!
Publicar un comentario en la entrada